Ihurreko jaietako otorduen txartelak salgai jarri dituzte
OLABERRIA // Ihurre auzoan apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean ospatuko dituzte festak. Igandean parrillakada egingo dute, 21:00etan. Txartelak Ihurreko Tabernan daude salgai, helduena 12 euroan, haurrena 6an. Arkume eltzeki txapelketa egingo dute 1ea...
OLABERRIA // Ihurre auzoan apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean ospatuko dituzte festak. Igandean parrillakada egingo dute, 21:00etan. Txartelak Ihurreko Tabernan daude salgai, helduena 12 euroan, haurrena 6an. Arkume eltzeki txapelketa egingo dute 1ean; izena 28rako eman behar da, tabernan, 10 euroko bermea ordainduta. Gero paella jana izango da (2 euroan).