Liburuez gain letrak trukatuko dituzte aurten Ormaiztegin

Liburu_truke_azoka_Ormaizt

Ormaiztegin orain lau urte hasi ziren Liburuaren Egunaren harira Liburu Truke Azoka egiten. Aurtengoan ez dituzte liburuak bakarrik trukatuko. Olerki, esaera zahar, asmakizun, kantu, ipuin labur, laudorio edota bertsoak jaso nahiz trukatuko dituzte. Horrenbestez, Letren I. Truke Azoka egingo dute apirilaren 28an Liburu Azokarekin batera.

Literatur piezak liburuekin trukatzeko aukera emango dute. Parte hartu nahi dutenek apirilaren 28an zein aurretik aurkeztu ahal izango dituzte lanak liburutegian edo kultura.ormaiztegi@gmail.com helbidean. Parte hartzaile bakoitzari zenbaki bat egokituko zaio eta zenbaki horren bitartez literatur piezen lehiaketan eta liburu trukean parte hartu ahal izango du. 6 urteko haurretatik hasita, edozeinek parte hartu dezake; adinaren arabera lau maila zehaztu dituzte.

Bina sari emango dituzte maila bakoitzeko: Kultur Etxe berriko letrei eskainitako orma irudian bere lana azaltzea eta E-Book bat edota liburu sorta bat haurrek hala nahiago badute.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend