Nomofobikak gaur, antzerki zikloa ixteko
Beasaingo eta Ordiziako udalek antolatzen duten Antzerki Garaia zikloaren azken antzezlana taularatuko du gaur Nomofobikak taldeak Ordiziako Herri Antzokian, 22:15ean. Nomofobia aitzakitzat hartuta, hiru emakumek –Olatz Beobide, Belen Cruz eta Amaia Lizarralde aktoreek– ikusleekin terapia bat egingo dute. Sarean kateatuak lanak Poltsiko Antzerki Sorkuntzako lehen saria jaso zuen 2016an.