Irakurzaletasuna sustatzeko eta etxeko liburuak berrerabiltzeko helburuarekin, bigarren eskuko II. liburu truke azoka egingo dute ostiralean 14:30etik 20:00etara eta larunbatean 12:00etatik 14:30era Segurako plazan.Liburuak eskolan, liburutegian eta ...
Irakurzaletasuna sustatzeko eta etxeko liburuak berrerabiltzeko helburuarekin, bigarren eskuko II. liburu truke azoka egingo dute ostiralean 14:30etik 20:00etara eta larunbatean 12:00etatik 14:30era Segurako plazan.
Liburuak eskolan, liburutegian eta gaztelekuan utzi behar dira egunotan: eskolan, gaur jasoko dituzte 09:00etatik 09:30era eta 14:00etatik 14:30era, eskola atarian; eta liburutegian, bihar arte jasoko dituzte. Utzitako liburu bakoitzeko txartel bat jasoko du herritarrak, azoka egunean erabiltzeko. 11 urtera arteko haur liburuengatik txartel bat banatuko dute; 12-17 urtera arteko liburuengatik 2 txartel, eta helduen liburuengatik 3. Egoera onean dauden liburuak bakarrik jasoko dituzte, edozein hizkuntzatakoak. Ez dute entziklopediarik edo aldizkaririk jasoko. Txartelik ez dutenek, liburuak erosi ahal izango dituzte (txartel batek euro bat balio du). Jasotako dirua herriko Caritasera bideratuko dute.