Osinberde kultur elkarteak batzarra du bihar Zaldibian
ZALDIBIA // Herriko tabernen auzian judizialki hartuta dago Zaldibiako Osinberde kultur elkartea, eta bihar 19:00etan batzarra egingo dute bazkideek, Joxepanen. Elkartearen «arnasa bukatzear» egon daitekeela ohartarazi dute: «Espainian epaitegietako...
ZALDIBIA // Herriko tabernen auzian judizialki hartuta dago Zaldibiako Osinberde kultur elkartea, eta bihar 19:00etan batzarra egingo dute bazkideek, Joxepanen. Elkartearen «arnasa bukatzear» egon daitekeela ohartarazi dute: «Espainian epaitegietako ibilbide guztia agortu ondoren, dekomisoari ekingo diote». Bileran, azken mugimenduen berri eman, balantze ekonomikoa aurkeztu eta orain zer egin zehaztuko dute.