Amelio Mendijurren oroimenezko proba, igandean Urretxun
URRETXU // Igandean Amelio Mendijurren oroimenezko txirrindulari lasterketa egingo dute Urretxun. Kadete mailako txirrindulariek parte hartuko dute. 16:00etan abiatuko dira Jose Mari Lasa plazatik eta helmuga toki berean egongo da. Txirrindulariak 17:3...
URRETXU // Igandean Amelio Mendijurren oroimenezko txirrindulari lasterketa egingo dute Urretxun. Kadete mailako txirrindulariek parte hartuko dute. 16:00etan abiatuko dira Jose Mari Lasa plazatik eta helmuga toki berean egongo da. Txirrindulariak 17:30a aldera helduko dira helmugara. 64 kilometroko ibilbidea osatuko dute eta Eitzako mendateko pankarta helmugatik 4,5 kilometrora egongo da.