Hiru partiden faltan puntu bakarrera du play off-a Beasainek
2016-2017 denboraldia amaitzeko hiru jardunaldi falta direnean, 2. B Mailara igotzeko play off-eko postua puntu batera du Beasain futbol taldeak. Lehenengo lauek jokatuko dute igoera fasea eta beasaindarrak bosgarren postuan dira. Hurrengo bi partidak...
Urtzi Arrondo entrenatzailearen esanetan, «aurreko urteetan bezala, guk gurea egin behar, eta besteen zain egon behar. Ea geratzen diren bederatzi puntuak eskuratzen ditugu». Horretaz gain, laugarren postua eskuratu ahal izateko, «ea Durangok partidaren bat ez duen irabazten, edo Portugaletek hurrengo bi partidak ez dituen irabazten». Arrondoren ustez, «politena izango litzateke sailkapena gure esku edukitzea, partida irabaziz gero play off-ean sartzeko aukera izatea».
Aurten ere goi aldean
Beste urte betez, Hirugarren mailako sailkapeneko goiko postuetan ibili dira beasaindarrak, «eta ez da gutxi. Beste urte betean ere goiko postuengatik borrokan egon gara eta ez da gutxi. Bost talde aritu gara borroka horretan eta gozatzen ari gara». Arrondo, gainera, gustura dago taldeak egindako lanarekin: «Nahiko bigarren itzuli ona egin dugu, tarteak gutxitzen joan gara».