Anne Mintegi idiazabaldarrak Godo junior tenis saria irabazi du
Anne Mintegi tenislari idiazabaldarrak sari entzutetsu bat irabazi zuen, igandean, Bartzelonan: Godo tenis txapelketako haur mailako Barcelona Open Banc Sabadell lehiaketa, 14 urtepekoetan. Lucia Linares hartu du finalean mendean (6-4, 7-6).Haurren sai...
Haurren sailean 16 tenislarik parte hartu dute, bi koadrotan.
Garapen ikusgarria darama Idiazabalgo ezkerrak tenisean. 14 urte urrian beteko ditu. Otsailean Zaragozan Warriors Tour sariketa irabazi zuen. Urtarrilean eta apirilean bertan, Godoren aurretik, Rafa Nadal Tour-Mapfre ligaxkan txapeldun geratu zen, bi jardunaldietan, Valldoreixen (Bartzelona). Liga horretan 14 urtekoetan lider dago.