'Gailurra Martxan' saioa Aralarren grabatuko dute asteburuan
ETBko Gailurra Martxan saioa denboraldi berria grabatzen ari da, eta asteburu honetan, Aralar izango dute jomuga. Eguna eguraldiaren arabera zehaztuko badute ere, asteburu honetan izango da grabazioa. Mendi ibilaldi eder bat eginez, saioan parte hartzeko prest egongo diren herritarren bila dabiltza orain. Parte hartu nahi dutenek, gailurra@eitb.eus helbide elektronikora mezu bat bidali edo 609 098 837 zenbakira dei dezakete.
Txindokin grabatu zuten, gainera.
Gailurra saioaren hirugarren denboraldia da honakoa. Gailurra Xtreme saioaren ondotik, Gailurra Martxan dator orain. Helburua taldean mendi ibilaldiak egitea da, mendiaz eta mendizaletasunaz gozatzearekin batera. Andoni Aizpuru aurkezle gabiriarrak eta Irati Anda eskalatzaileak gidatuko dute saioa.
Saioaren aurreneko bi denboraldietan Goierrin eta inguruetan izan dira Gailurra taldekoak. Horietako bat