Goiko larreak dauzkate zain
Enirio-Aralarko larreak irekitzeko festa egin dute 20. aldiz Larraitzen. Giro ederra lagun, jende mordoxka bat bildu da Zamao atsedenlekuan. Abeltzainen eta artzainen lana goratu dute bildutakoek.FFesta giroan eta eguraldi ederra lagun zela ireki zituz...
Enirio-Aralarko larreak irekitzeko festa egin dute 20. aldiz Larraitzen. Giro ederra lagun, jende mordoxka bat bildu da Zamao atsedenlekuan. Abeltzainen eta artzainen lana goratu dute bildutakoek.
FFesta giroan eta eguraldi ederra lagun zela ireki zituzte atzo eguerdian Aralarko larreak Larraitzen (Abaltzisketa). Enirio-Aralar mankomunitatea orain 19 urte hasi zen 20. ekitaldia izan da larre irekiera antolatzen, eta aurtengoak izan du ezer berezitik. Jose Migel Santamaria Ordiziako alkate eta mankomunitate lehendakariak, eta Arantxa Ariztimuño Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi zuzendariak bando bat irakurri zuten oholtzatik, eta ondoan izan zituzten Aralarren, Urbian edota Oiartzungo mendietan abereak larratzen dituzten hainbat ganaduzale eta artzain. Baita mankomunitatean ordezkaritza duten hainbat herritako Beasain, Ataun, Amezketa, Abaltzisketa… udal agintariak ere.Ainhoa Zuriarrain Amezketako artzainari langaren giltzak eman zizkion Santamariak, eta Zuriarrain bera izan zen giltzarrapoa irekitzeaz arduratu zena. «Katea ez da eten, gure mendi hauek gure lanbide dira, gure mendi hauek gure bizimodua dira, gure arnasa, umezurtz gara berau gabe. Giltza honekin mendiko larreetako langa ireki, eta gure abereak bertara igoko ditugu, gure lana gure ogibide eginez, zuentzako kutixizko jakiak sortuko ditugu eta larre eremuak denon gozamenerako mantenduko ditugu. Hitza ematen dugu gure arbasoen etxeko sua bizirik zainduko dugula», esan zuen.
Urteroko kutsu bera
Azken urteetan behi talde batekin irudikatu dute Larraitzen larreen irekiera, baina atzokoan zaldi-behorrek eta artalde batek ere igaro zuten Zamaoko langa. Gainontzean urteroko kutsu bera izan zuen atzoko festak: postuak, artisauak, ardi mozte erakustaldia, kantariak, bertsolariak, aizkolariak… Erromeria giroan borobildu zuten eguna.