Gabiriako jubilatu eguna igandean ospatuko dute
GABIRIA // Gabiriako Udalak herriko jubilatuei eskaintzen dien festa igandean izango da. 12:30ean meza Gabiriako Andre Mari elizan izango da, eta gero Goruntz dantza taldearen saioa ikusiko dute. Bazkaria aurten Aztiriko erretegian da, lehenengo aldiz....
GABIRIA // Gabiriako Udalak herriko jubilatuei eskaintzen dien festa igandean izango da. 12:30ean meza Gabiriako Andre Mari elizan izango da, eta gero Goruntz dantza taldearen saioa ikusiko dute. Bazkaria aurten Aztiriko erretegian da, lehenengo aldiz. Bazkal ondoren, bertso eskolako ikasleek bertsoak kantatuko dituzte. Gabirian 99 pertsona dira 65 urtez gorakoak, biztanleriaren %20.