‘Soinu onak, doinu onak’ bertso musikatuen saioa egin dute

Legazpiko Santikutz egunari kantuan eman diote amaiera bertso eta doinu artean

IMG_20170503_225253Atzo gauean Txoznagunean Soinu onak, oinak doinu bertso musikatu saioa egin zuten. Txoznagunean espresuki ireki zuten ekitaldirako eta Bertso Olarietako kide Asier Iriondok eskerrak eman dizkie Presoen Lagunei haiek ustiatu baitute aurten.

Urte hasieratik ibili dira saioa prestatzen. Iriondoren hitzetan, «Joxe Arizkorreta buru-belarri aritu da Jesus Castillejorekin hainbat pieza sortzen eta zenbait doinuen partiturak ateratzen».  Bertsoen letrekin liburuxka egin zuten eta ikusleen artean banatu ere, «zalantzan egon ginen liburuxka egin ala ez, baina musika tresnen gainetik ahotsak ez zirela ongi ulertzen  eta jendeak kantatzeko eskertu zuen».

Bertso eskolako hiru ikasle talde eta zenbait heldu igo ziren taula gainera. Bertsolari batek baino gehiagok musikari lanak ere egin zituen, «emanaldia askoren arteko elkarlanaren emaitza da». Elkarlan hori aspalditik dator eta etorkizunean ere zer emana izango duela esan du Iriondok, «errepikatzeko moduko saioa izan da».

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend