Lazkaomendik hartuko die txanda Lazkaoko jaiei, bihar eta etzi

Bi eguneko festa-egitaraua antolatu dute Lazkaomendin. Auzoko festak bihar 10:00etan hasiko dira, txupinazoarekin. Ordu berean, baina Lazkaon, hasiko da 41. Lazkaomendiko Proba, juniorren karrera (80 km). Alegiara bi joan-etorri, eta Olaberria eta Lazkaomendi igoko dituzte.

Haurren pilota txapelketa (10:15) eta puzgarriak (12:00-14:00 eta 16:00-18:30) ere izango dira, bihar, Lazkaomendin. Baita II. Mus Txapelketa Lartxain (16:00; izena 15:30ean), Potxin eta Patxin (18:30), Elustondotarrekin erromeria eta auzo afaria ere. Gauean, Izer eta Alabier ere ariko dira, Elustondoz gain.

Igandean, Amalurren eta ikastolaren ibilaldia (08:30) Lazkaotik Lazkaomendira da. Ume jolasak (11:00), meza (12:30), Peñagarikano eta Zeberio bertsolariak (13:00), herri kirolak (17:30) eta Antsorregi-Larrañaga trikitilariak (19:00) jarri dituzte, jairako.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend