Jon Gurrutxaga, Keu Agirretxea eta The Northagirres, Ezkion jotzen
Rock munduko musikari ezagunak bildu dituzte aurten, Ezkioko San Migel jaien hasieran. Ostiral gauean, kontzertu bikaina eskaini zuten Jon Gurrutxaga eta Keu Agirretxea musikariek osatutako bikoak batetik, eta Urretxuko The Northagirres bandakoek bestetik. Rock zaleentzako gozatua hartzeko moduko gaua izan zen.
Gotzon Aranburuk bideoan bildu ditu kontzertu hartako unerik onenak.