Idiazabal, gaztaren hiriburu
Euskal Gazta Azoka jendetsua izan da eta «balorazio ona» egin du udalak. Gazta dastaketa gidatua eta txapelketa herrikoia egin dituzte, eta La Leze izan da sarituaBi egunez euskal gaztaren erdigune bihurtu da Idiazabal, aurten aurrenekoz antolatu dut...
Euskal Gazta Azoka jendetsua izan da eta «balorazio ona» egin du udalak. Gazta dastaketa gidatua eta txapelketa herrikoia egin dituzte, eta La Leze izan da saritua
Bi egunez euskal gaztaren erdigune bihurtu da Idiazabal, aurten aurrenekoz antolatu duten Euskal Gaztaren Azokarekin. Gazta Egunaren formatu aldaketak emaitza ona eman duela uste dute antolatzaileek. Bi egunetan, jende dezente gerturatu da Idiazabalera, eta antolatutako ekintzetan ere parte-hartzea igo egin dela dio udalak.Aurten hiru gune izan ditu azokak. Plazakoaz gain, areto futbol zelaikoa eta eliza ondokoa. Azken hori izan da, gainera, jende mugimendurik handiena izan duena. Ioritz Imaz alkatea gustura agertu da azokak eman duenarekin. «Balorazio ona egiten dugu. Aurten egin ditugun aldaketak ondo ikusi ditu jen-deak, eta badirudi azoka zabaltzea ona izan dela». Datu zehatzak oraindik aztertzen ari badira ere, salmentetan igoera izan dela uste du. Pintxoen salmenta, adibidez, %15 igo da iaztik.
Dastaketa ere, jendetsua
Jatorri izendapen ezberdinetako gaztak probatzez gain, artaldeak herritik pasatzen ikusteko eta baita gazta dastaketa gidatua egiteko aukera ere izan da asteburuan. Bertan parte hartu zutenek, gaztarik gustukoenak bozkatzeko aukera izan zuten, eta horren arabera eman zituzten txapelketa herrikoiaren sariak. Dastaketa saioa ere jendetsua izan dela azaldu du Ioritz Imazek. «Parte hartzean dezenteko igoera izan da, eta guk garrantzia handia ematen diogu horri, ez baita gauza bera gazta norberak bere erara probatu edo lasaiago, fitxa batekin eta zer hartu behar den kontuan esanda probatzea».
Eli Gorrotxategi eta Joxe Mari Jauregi goierritarrek Ilarduian (Araba) duten La Leze gaztandegiak jaso zuen txapelketako sari nagusia. Imazek «Goierriko gaztak jendearen gustukoenak» izan direla azpimarratu du eta «hori ere poztekoa» dela. Izan ere, Zeraingo Garoa eta Idiazabalgo Aranburu eta Goiburu gaztak ere, dastaketako gustukoenen artean gelditu dira.