Sute batek segurtasunari buruz zalantzak piztu ditu berriz Lurpe zabortegian
Larunbatetik iganderako gauean sutea piztu zen Mutiloako isurtegian. Igande goizean lortu zuten itzaltzea, ketza beltza isuri ondoren. Udan Gipuzkoako zaborra botatzen hasiko diraUdatik aurrera Gipuzkoako hiri hondakinak —urtean 102.000 tona̵...
Larunbatetik iganderako gauean sutea piztu zen Mutiloako isurtegian. Igande goizean lortu zuten itzaltzea, ketza beltza isuri ondoren. Udan Gipuzkoako zaborra botatzen hasiko dira
Udatik aurrera Gipuzkoako hiri hondakinak —urtean 102.000 tona— hartzekoa den Mutiloako Lurpe isurtegian sutea izan da. Larunbatetik iganderako gauean sortu ziren sugarrak, industri hondakin bizigabeak botatzen dituzten piloan, zabortegiaren goialdean. Inguruko bizilagunek 23:20a inguruan jo zuten alarma, gar handiak ikusi orduko.Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu ziren, eta gau osoan jardun zuten sua itzaltzeko lanetan. Igande goizean amatatu zuten erabat, lurra gainera botata.
Gertakariak kezka eta larritasuna eragin du inguruko herrietako bizilagunengan. Ketza beltz lodia eragin du suteak. Ia haizerik ez zebilenez, behetik gorako ke zutabearekin eta txapela moduko estalki batekin argitu zuen egunak, herenegun.
Ez da lehenengo aldia Cespa enpresak (Ferrovial taldekoa) kudeatzen duen Lurpe isurtegian suteak sortu direna. 2008ko otsailaren 23an eta 2009ko irailaren 24an, adibidez, bi sute izan ziren; ketza handia zabaldu zen.
Kontuak eskatu dituzte
Goierri Birzirik plataformak kontuak eskatu dizkie Gipuzkoako Foru Aldundiari, GHK kontsortzioari eta Cespa-Ferroviali. Hondakinekin «zorroztasun falta» salatu du, eta tratatzeko beste eredu bat behar dela gehitu, ingurunearekin eta pertsonekin bateragarrik. Halakorik gerta ez dadin zer neurri hartuko dituzten ere galdetu die.