Asteburuan bigarren Gazteburua egingo dute. Joseba B. Lenoir, Sukarra37 edo Estu&Larri taldeek joko dute, bi gautan. Pintxo lehiaketa, kirol apustua eta azoka ere jarri dituzte, herri girorako
Gabirian II. Gazteburua ospatuko dute, ostiraletik igandera, hango gazteek antolatuta. «Gazteen artean giro ona sortu, giroa jarri eta herriari bizi pixka bat ematea» da helburua. Batez ere herrira begira antolatu dute, baina kanpokoentzat ere zabalik.
Ostiralean, antzerkitxo batekin hasita, pintxo lehiaketa egingo dute. Binaka elkartuta, mokadu hotz eta bero bana prestatu beharko dira, 15na. Nahi den tokian egin ahalko dira, eta 19:00etarako aurkeztu.
Bi gauetan kontzertu dotoreak jarri dituzte. Joseba Baleztena Lenoir beratarrak joko du ostiralean, hirukoan. Larunbatean, Sukarra37 (Beasain), Estu&Larri (Doneztebe) eta Xabat DJ anoetarra ariko dira.
Kirol apustua ere egingo dute: bi korrikalari Leharrein gora, eta bi txirrindulari Arrondoenetik kaskora, bikoteka. Igandean, azkenik, bigarren eskuko gaien azoka izango da, herritarrek behar ez dituzten gauzak salgai ipinita. «Helburua ez da dirua lortzea, baizik eta behar ez dituzuen gauzak elkarbanatzea».
Autobus zerbitzua gauean
Larunbatean, autobus zerbitzu berezia jarriko dute, Gabiriara. Legazpitik aterako da bat (21:00), Zumarragan geltokian eta Eitzagan geratuko da. Buelta 03:00etan eta 05:00etan du.
Bestea Ordiziako geltokitik irtengo da (20:00 eta 22:00); Beasaingo geltokian eta Ormaiztegin Usoan geldituko da. Itzuliak 02:00, 04:00 eta 06:00etan dira.
EGITARAUAOstirala· 18:30. Hasiera ekitaldia (gaztetxoek egindako antzerkia).
· 19:00. Pintxo lehiaketa eta pintxo-potea. Afaria Osinalde elkartean, ogitartekoekin.
· 23:00. Kontzertua: Joseba B. Lenoir Trio, Manzanilla in Fusion.
Larunbata· 12:30. Kirol apustua.
· 14:00. Bazkaria, Arbeo, Haritz eta Izagirre trikitilariek girotua. Ondoren. Jolasak.
· 22:30. Kontzertuak: Sukarra37, Estu&Larri eta Xabat DJa.
Igandea· 17:00. Bigarren eskuko gauzen azoka, plazan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.