Beasaingo Gure Esku Dago dinamikak, Erabakitzeko prest! aldarrikatzeko helburuarekin, Gure Esku Dago eguna antolatu dute larunbaterako. Era horretan, Gure Esku Dagok ekainaren 10ean Bilbon egingo duen mobilizazio erraldoirako giroa berotu eta informazi...
Beasaingo Gure Esku Dago dinamikak, Erabakitzeko prest! aldarrikatzeko helburuarekin, Gure Esku Dago eguna antolatu dute larunbaterako. Era horretan, Gure Esku Dagok ekainaren 10ean Bilbon egingo duen mobilizazio erraldoirako giroa berotu eta informazioa zabaldu nahi dute. Galdera ikur erraldoi bat irudikatzeko mosaiko bat egingo dute Bilbon, Euskadi plazatik Plaza Eliptikoraino, eta Herritarron Ituna aurkeztuko dute.
Sagardo dastaketa
Larunbatean Beasainen, egunean zehar, ekitaldi horretarako informazio mahaiak jarriko dituzte Zubimuzu plazan, tren geltoki inguruan, Antzizar taberna aldean eta Ezkiaga auzoan. Arratsaldean, berriz, Bideluze plazan, 18:00etan haur jolasak egingo dituzte, 18:30ean mosaikoa eta 19:00etan sagardo dastaketa.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.