Aizkorritik behera hegan
Bolada batean bere berririk izan ez badugu ere, Imanol Urrestarazu lazkaotarra berriz hasi da parapentearekin jauzi ikusgarriak egin eta youtubeko kanalera igotzen. Oraingo honetan, Aizkorriko gainera igo eta Sancti Spiritutik behera, aterpetxearen ondoan bukatu du hegaldia. Eguraldia lagun, Aizkorriko mendizerrako irudi ikusgarriak lortu ditu.