Ordiziako alde zaharra, beste behin ere, Erdi Aroko azokaren eszenatoki bihurtuko da. Asteburuan azokaren XXII. edizioa ospatuko da Aintzinako Periak izenburupean. Maiatza helduta eta Artzain Egunaren arrastoak galtzeko denborarik eman gabe, berriro er...
Ordiziako alde zaharra, beste behin ere, Erdi Aroko azokaren eszenatoki bihurtuko da. Asteburuan azokaren XXII. edizioa ospatuko da
Aintzinako Periak izenburupean. Maiatza helduta eta Artzain Egunaren arrastoak galtzeko denborarik eman gabe, berriro ere aparteko azoka ba-tean murgilduko da Ordizia.
Azoka berezia izango da larunbat eta igandekoa, hilak 13 eta 14, Ordiziara bisitari ugari ekarriko duena. Plaza Nagusia eta inguruak itxuraz aldatuko eta Erdi Arora eramango duen giroa sortuko da, jolas eta kultur kutsua duen azoka egiteko.
Egitaraua
60 postutik gora jarriko dituzte astebukaeran Ordiziako kaleetan, artisauenak eta bestela-koak: Erronkari eta Idiazabal gaztak, hestebeteak, marmeladak, txokolateak, larrua, zeramika, loreak, xaboiak, arropa, artilea, ukenduak, poltsak, urrea, kandelak eta sendabelarrak izango dira salgai, besteak beste.
Larunbatean 11:30ean irekiko dituzte azokako saltokiak eta tailerrak. Ordu berean aterako da azokako segizioaren desfilea Barrenatik. 12:00etan pilotaleku txikian arku tiraketa egongo da. 12:30ean, berriz, Laguntasuna errondailakoek saioa eskainiko dute. Arratsaldean, 17:30ean azoka ireki eta segizioaren desfilea aterako da berriz Barrenatik. 18:30etik aurrera, Beti Argi eta Larrun-Arri abesbatzaren saioa izango da entzungai. 21:00etan suaren inguruko ipuinen kontakizuna egingo dute eta, azkenik, 22:00etan,
Gaueko bisita Villafrancako historiara egingo dute D’elikatuz zentroan.
Igandean, 11:30ean irekiko dituzte saltokiak eta tailerrak eta segizioaren desfilea egingo dute Barrenatik aterata. Arratsaldean ere, 17:30ean, berriz aterako dira. Suaren inguruko ipuin kontaketarekin itxiko dute aurtengo Ardi Aroko azoka 20:30ean