Xepeiño Agirre bolariak irabazi du Goierriko 29. Txapelketa
Larunbatean bukatu zen Goierriko 29. Bola Txapelketa Idiazabalen. Xepeiño Agirre segurarrak jantzi du txapela. Bigarren Pedro Lazkano (Donostia) eta 3. Andoni Berasategi (Idiazabal) izan dira. 7 sari banatu dituzte, tiraldiak beste: 4. Nikolas Igartza...
Larunbatean bukatu zen Goierriko 29. Bola Txapelketa Idiazabalen. Xepeiño Agirre segurarrak jantzi du txapela. Bigarren Pedro Lazkano (Donostia) eta 3. Andoni Berasategi (Idiazabal) izan dira. 7 sari banatu dituzte, tiraldiak beste: 4. Nikolas Igartzabal (Gabiria), 5. Antonio Agirre (Segura), 6. Martzelino Agirre (Idiazabal) eta 7. Patxi Arrondo (Zerain). Nesketan Aitziber Makatzaga eta gazteetan Patxi Ormazabal dira garaile.