Bidezko Merkataritza azoka egingo du bihar Herriak Elkarlaneanek
Bihar, beste behin ere, bidezko merkataritzako produktuak salduz ospatuko du Herriak Elkarlanean gobernuz kanpoko erakundeak Bidezko Merkataritzaren Eguna. Jaia 11:00etan hasiko da Zubimuzu plazan.Beste zenbait produkturen artean, bidezko merkataritzak...
Beste zenbait produkturen artean, bidezko merkataritzako jatorridun kafea, txokolatea eta bizkotxoa dohainik dastatzeko aukera izango da. Haurrentzako jolasak ere antolatu dituzte.
Era horretan, Herriak Elkarlanean erakundeak dioenez, «bidezko merkataritza ezagutarazi nahi dugu, merkataritza mota honetako produktuak herritarrei gerturatuz».
Bidezko merkataritza «ohiko merkataritzaren alternatiba bat da, gobernuz kanpoko zenbait erakundek, baita Nazio Batuen Erakundeak ere, sustatua». Herriak Elkarlanean erakundeak zehaztu duenez, bere helburua, «ekoizleen eta kontsumitzaileen artean merkataritza-harreman bidezkoagoak eta boluntarioak lortzea» da.
Horretarako ekoizleek kooperatibak sortzen dituzte, haurrak ez dituzte esplotatzen eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatzen dute, baita giza eskubideekiko errespetua ere. Aldi berean, kalitatea eta produkzio iraunkorra baloratzen dira.