Eskuko berezkoen txapelketa Idiazabalen, bihar
IDIAZABAL // Bihar, larunbata, Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan, Eskuko Berezkoen Gipuzkoako txapelketaren finalerdiak jokatuko dira. Bigarren urteko alebinetan, Zubizarreta (Lapke) eta Otegi (Intxurre) arituko dira. Kategoria berean arituko dira Irri...
IDIAZABAL // Bihar, larunbata, Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan, Eskuko Berezkoen Gipuzkoako txapelketaren finalerdiak jokatuko dira. Bigarren urteko alebinetan, Zubizarreta (Lapke) eta Otegi (Intxurre) arituko dira. Kategoria berean arituko dira Irribarria (Lapke) eta Garcia (Lapke). Infantiletan Unanuek (Añorga), Sein (Oiarpe) izango du aurkari eta Ugartemendiak (Tolosa), Elosegi (Ilunpe). Hitzordua, 16:30ean izango da.