Areto futbolak denboraldi bikaina egin du
Denboraldi bikainari amaiera eman diote asteburuan Idiazabal areto futbol taldeko neska-mutilek. Mutilen kasuan, zazpi urte ondoren, Gipuzkoako bigarren mailako txapeldun izendatu dira berriro. Larunbatean, Donostian jokatu zuten denboraldiko finala An...
Nesken taldeak ere denboraldiko finala jokatu zuen larunbatean, Lauburu K. E. Ibarra tal- dearen aurka. Neskek, ordea, ezin izan dute titulua etxera eraman, Ibarrakoak 1 eta 3 gailendu baitziren. Horrez gain, Idiazabalgo bi jokalari lesionatu egin ziren eta horregatik ezingo dute Idiazabalgo taldeak Katalunian egun gutxi barru jokatuko duen mundialean parte hartu.
Neskak mundialera
Idiazabalgo areto futbol taldeko neskek egindako denboraldi finaren emaitza da, Lloret de Mar-en (Katalunia) jokatuko den mundialean, Euskal Selekzio gisa jokatzeko jaso duten gonbidapena. Bihar hasi eta igandera bitartean jokatuko da txapelketa hori, eta Euskadiko selekzioarekin batera, Kataluniakoak ere jokatuko du, beste hainbat talderen artean.