Puerto, Picassent eta Curtis kartzeletara martxak antolatu dituzte
Larunbatean, 12:00etan, espetxe atarietan ekitaldiak egingo ditu Ezker Abertzaleak. Goierritik hiru autobus joango dira. Bihar da izena emateko azkeneko eguna
Ezker Abertzaleak Kalera Kalera dinamikaren barruan eta Euskal Udaberria kalera goiburupean, larunbatean, Curtis, Fleury, Picassent, Puerto, Roanne eta Saint Maur espetxeetara martxak egingo ditu «Euskal preso politikoak urrundu zituztela 30 urte betetzen direnean». Larunba-tean, 12:00etan, ekitaldiak egingo dituzte kartzela aterietan.
Goierriren kasuan, Curtisera (A Coruña, Galizia), Picasentera (Valentzia, Herrialde katalanak) eta Puerto de Santa Mariara (Cadiz, Andaluzia) joango dira hiru autobusetan. Curtisera (600 kilometrora) zaldibiarrak, itsasondoarrak eta legorretarrak joango dira; autobusa 03:30ean aterako da Zaldibiatik; bertan dago Oskarbi Jauregi presoa. Beasaindarrak, ordiziarrak, lazkaotarrak eta ataundarrak Picassentera (600 kilometrora) joango dira. Ordiziako Eroskin dute hitzordua, goizaldeko 02:30ean; Mikel Azurmendi, Ainhoa Barbarin eta Idoia Mendizabal (umearekin) daude bertan. Puerto Santa Mariara (1.000 kilometrora), azkenik, legazpiarrak, zumarragarrak, urretxuarrak, idiazabaldarrak, segurarrak, zegamarrak eta ormaiztegiarrak joango dira; ostiralean, 22:30ean aterako da autobusa Ormaiztegitik. Arkaitz Saez eta Xabier Zabalo preso goierritarrak daude bertan.
Izena eman behar da
Autobusetarako aurrez eman behar da izena; bihar da azkeneko eguna. Antolatzaileek diotenez, martxan parte hartu ezin dutenek ere badute martxarekin bat egiteko aukera, autobus bidaiak ordaintzeko laguntza bonoak erosiz.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.