San Inazio auzuneko zubia zabaltzen gaur hasiko dira, Lazkaon
Lazkaoko San Inazion Agauntza errekaren gaineko zubia zabaltzen gaur hasiko da udala. Gaur egun dagoen zubia 5 metro zabalduko dute, oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioa hobetzeko. Bi aldeetara espaloi-hegalak aterako dituzte. Guztira 15 metro zabal i...
Zirkulazioa eta oinezkoen pasabidea ez dute erabat itxiko, nahiz eta une jakin batzuetan moztu beharko duten. San Inazio etxadiaren eta errekaren arteko kalexka erabat itxiko dute.
Lanek hiru-lau hilabete iraungo dute. Iparragirre eraikuntza enpresak egingo du. Esleipena 95.619,64 euro da (gehi BEZa).