Udako ekintzetan izen-emate epea zabalik du Majori kiroldegiak
Ordiziako Majori kiroldegiak, udari begira, haur, gazte eta helduentzako antolatu diren ekintzetan izena emateko epea ireki du dagoeneko. Ekainaren 26an hasiko dituzte udako kirol ekintzak eta uztailaren 26a izango da azkeneko eguna.Haurrentzako aukera...
Haurrentzako aukerak ondorengoak dira: erraketa kirolak, igeriketa eta haurtxoen igeriketa ikastaroa ere emango dute, bost hilabete eta hiru urte bitarteko umeentzat. Gazteentzako ikastaroak, 12 eta 16 urte bitartekoei daude zuzenduta eta gazte-fit, gazte forman eta gazte-tri dira aukerak. Helduentzako, berriz, tenisa, Gap, Aerozunba, ziklo-indoor, jumpfit, pilates, majori-fit eta igeriketa dira aukerak.
Udako abonoa
Udako abonoa, ekainaren 10etik irailaren 10era izango da baliagarri. Bazkidetze familiarrak 190,27 euro balio du, 18 urtetik gorakoentzat 114,84 eta 18 urtetik berakoentzat 78,17 euro.
Informazio gehiago Majori kiroldean bertan, 943 80 58 80 telefonoan edota facebookeko orrian dago eskuragarri.