Beasaingo futbolariak bertsotan
Beasain Kirol Elkarteko futbol taldeak igoera faseko play offa jokatuko du, eta asteburuan da aurreneko partida. Girotzeko eta zaleen babesa eskatzeko, bertso hau zabaldu dute sare sozialetan.
Igandean jokatuko dute kanporaketa, Lorca B taldearen aurka, 18:30ean, Loinatz zelaian. Zale eta herritar guztiei animatu eta zelaira joateko deia egin diete bertsotan.