Beasaingo udal trafiko ordenantzari buruz
Maiatzaren 13an Beasaingo udaletxetik isun baten jakinarazpena jaso nuen. Bertan irakur daiteke “irudia hartzeko tresnaren bidez jasotako datuak— erakusten duenez, Juan Iturralde kaletik oinezkoen eremutik zirkulatu nuela, behar zen baimenik ga...
Maiatzaren 13an Beasaingo udaletxetik isun baten jakinarazpena jaso nuen. Bertan irakur daiteke “irudia hartzeko tresnaren bidez jasotako datuak— erakusten duenez, Juan Iturralde kaletik oinezkoen eremutik zirkulatu nuela, behar zen baimenik gabe, 2017ko apirilaren 15ean. Hau dela eta, 90€ko isuna jartzen zait (45€ zenbateko murriztua).
Ustekabeko zigor hau jaso nuenean, oinez joan nintzen, zein zen arrazoia konprobatzera. Eta orain behintzat badago seinale bat baimendutako autoa ez bazara eskubira ezin dela joan esaten duena eta beste bat kontrol kamara bat dagoela esaten duena. Ezin ba jakin, esaten den arau-haustea egin nuen egunean seinale hauek ba ote zeuden.
Isuna ordaintzera joan naizenean udaletxean ilaran geunden leku berean jarritako isuna ordaintzen. Niri eta han geundenoi lotsagarria iruditu zaigu. Dirua ateratzeko modu bat? Han geundenok besterik ez dugu pentsatu, lurrean gezi handiak daudelako, bertikalak direnak baina askoz ere handiagoak, eskubira bira daitekeela adierazten dutenak. Arau bertikalak horizontalak baina balio handiagoa dutela badakit baina udaletxeak ez al du pentsatu ezin daitezkeela seinale kontrajarriak ipini eta askoz ere gutxiago maniobra hori aurrez egiten zenean?.
Beasaingo udaltzaingoarengana ere joan naiz informazio eske eta udaltzain batek esan dit irailaz geroztik proban dagoen eremu bat dela eta kamara baimendutako autoak kontrolatzeko dela.
Hau entzun dudanean nire harridura areagotu egin da. Normala al da proban dagoen eremu batean baimendutako ibilgailuak kontrolatzeko kamara erabiltzea isunak jartzeko? Ez behintzat aurrez abisatu gabe. Ulertuko nuke, isuna behin abisatuz gero arau-haustea errepikatuko balitz jartzea.
Horrelako ekintzek, agintariarengan mesfidantza sortzeaz gain, diru-bilketa gogoa besterik ez didate erakusten eta nire kasuan, Beasaingoa ez naizen eran, Beasainera erosketak egitera edo arratsaldeak pasatzera bueltatzeko gogo gutxi uzten didate.
Hauek guztiagatik iradokizuna egiten diot Beasaingo Udalari. Egokia iruditzen bazaio eremu horretan edo beste eremu batzuetan baimendutako autoak bakarrik pasatzea, jar ditzatela bidea ixten duten pibote mekaniko automatikoak; baina mesedez, ez lortu diru onurarik ezagutza ezagatik, dauden seinale nahasgarriagatik edo seinaleak partzialki ikusteagatik behin egiten ditugun akatsengatik.