Etzi emango diote hasiera aurtengo Futbol 7 txapelketari Bikuña zelaian
Futbol 7 txapelketa hastear dago. Etzi jokatuko dira lehenengo partidak Bikuña zelaian. Aurreko ostiralean bilera egin zuten taldeen arteko zozketa egiteko. Txokolatezko arrautzen barruko pilota horietan sartu zituzten taldeen izenak eta haiek ontzi h...
Taldeetan mutilak, neskak eta talde mistoak ere egon daitezke. Urtero hiruzpalau talde berrik ematen dute izena. Baldintzak ere jartzen dituzte: 16 urtetik gorakoek parte har dezakete eta talde bakoitzean, gehienez, legazpiarrak ez diren bi lagunek joka dezakete.
Finala goizean
Zortzi talde multzo osatu dituzte, lau talde multzo bakoitzean. Etziko jardunaldiaren ostean, hurrengoak hilaren 27an eta ekainaren 3an jokatuko dira. Final zortzirenak ekainaren 10ean, laurdenak 17an eta erdiak 24an izango dira.
Finala uztailaren 1ean izango da. Aurtengo berritasuna da finala goizean jokatuko dutela. Ondoren, bazkaltzera bilduko dira Azokan eta Futbol 7 txapelketaren 10. urtemugaren harira egiten ari diren ikus-entzunezkoa aurkeztuko dute. Sari banaketa ere izango da eta Burrunba elektrotxarangak girotuko du arratsaldea.