Festa giroa eta lagun arte sendoa Gabiriako Gazteburua egitarauan
Jai giro handiko asteburua ospatu dute Gabirian, II. Gazteburua jaialdian. Ostiralean, pintxo lehiaketan zortzi bikotek parte hartu zuten. Pintxo hotzetan garaile Lurdes eta Jon Sagarna anai-arrebak izan ziren; beroetan, Iban Maiz eta Julen Sagarna leh...
Larunbateko kirol desafioan, Idoia Maiz-Jokin Matxinandiarenak irabazi zuen (11:51), Eresti Oiarbide-Joseba Iztuetaren aurka (12:06). Lagunarteko bazkarian 80 bat lagun izan ziren.
Musika kontzertuak izan dira asteburuko beste osagai garrantzitsu bat. Bigarren eskuko gauzen azokan 8 postu jarri zituzten.