Lazkao Txikiko ikasleek musika saioak dituzte datorren astean, matrikula ere bai
Ikasturte bukaerako musika emanaldiak datorren astean burutuko ditu Lazkao Txiki Musika Eskolak, Lazkaon eta Ataunen. Musika Astea antolatu dute. Astelehenean, eskurtsio musikala (17:00), bateria emanaldia (19:00) eta gitarra, piano, saxo eta klarinete...
Asteartean biolin, soinu, tronpeta eta zeharkako txirulakoak ariko dira, San Prudentzio ermitan (17:00). Kantukoak Arerian (18:00) eta gitarra eta pianokoak eskolan (18:30). Asteazkenean, ipuin musikatua Arerian (17:00) eta helduen kontzertua (19:00). Ostegunean, gitarra-pianoak (17:00), trikiti-panderoak (18:00) eta konboak Ataungo Troskaeta tabernan (19:00).
Ostiralean, azkenik, konbo taldeen kontzertua egingo dute, Manueleneko plazan (17:00). Gero, dantza garaikideko eta balleteko erakustaldia, frontoian.
Sei berritasun 17/18rako
2017-18 ikasturterako matrikulazio epea ere datorren astean irekiko du musika eskolak, maiatzaren 22tik ekainaren 2ra arte. Ohiko musika-tresna eta ikasketez gain, sei aukera gehiago jarri dituzte.
Musika hezkuntza goiztiarra (0-3 urtekoentzat), dantza klasikoa eta modernoa, musikoterapia, gazte eta helduentzat formula bereziak, Suzuki metodoa eta hirugarren adinekoentzat musika tailerra dira Lazkao Txiki musika eskolan datorren kurtsoan dauzkaten berritasunak.