Goierri osoko gazteek egun beteko festa egingo dute bihar Zaldibian
Gazte Ditxa elkargoan bilduta dauden Goierri guztiko gazte taldeek topaketa eta festa egingo dituzte, bihar, Zaldibian. «Goierriko gazteen topalekua» lehenbiziko aldiz antolatu dute. Eskualdeko hamar herritako tal-deek parte hartuko dute.Egitaraua 11...
Egitaraua 11:00etan hasiko da, herrien arteko herri kirol probekin. Ataun, Gabiria, Idiazabal, Lazkao, Ormaiztegi, Segura, Urretxu-Zumarraga, Zaldibia eta Zerain lehiatuko dira.
13:00etan bertsolariekin po-teoa egingo dute; Aratz Igartzabal gabiriarra, Eneko Araiztegi segurarra eta Ane Beloki legazpiarra ariko dira kantuan. 14:30ean bazkaria dute.
Bazkal ondorena Erein musika talde legazpiarrak girotuko du (15:30ean), eta Traka-Traka elektro-txaranga urretxuarrarekin kalejira egingo dute (16:30).
Bederatzi talde goierritar
Iluntzerako, Goierriko bederatzi musika talderen jaialdia iragarri dute. Eskualdeko izaera peto-petoa duen aspaldiko kontzertu oparoena da. Kontzertuak 18:00etan hasiko dira, Lardizabal eskolaren aldameneko aparkalekuan.
Honako musika taldeek joko dute, bihar, Zaldibian: Altxa Gudari (Zaldibia), Zesura (Ordizia), Fumut (Lazkao), Otsein (Legorreta), Guri5 (Gabiria), Inguma (Ataun), The Frankys (Idiazabal), Sukarra37 (Beasain) eta Trikuarri (Zumarraga).