Kursaal Eskurarekin errusiar musikan murgiltzeko aukera
Kursaal Eskura egitasmoaren helburua Donostiako Kursaal auditorioko emanaldiak Gipuzkoako herrietara hurbiltzea da. Oraingoan, Vladimir eta Vovka Ashkenay piano jotzaileen bitartez musika errusiarra entzuteko aukera izango da ekainaren 4an, igandea, 19...
Aita-semeak dira. Vladimir Ashkenazy azken hamarkadatako piano jotzaile nabarmenenetakoa da eta orkestra zuzendari gisa ere arrakasta lortu du. Oraingoan bere semeetako batek lagunduko dio, Vovka Ashkenazyk. Elkarrekin bi pianoentzat pentsatutako errepertorioa landuko dute Kursaalean.
Kursaal Eskura egitasmoa baliatzeko lehenengo eta behin kontzerturako sarrerak erosi behar dira auditorioaren webgunean (kursaal.eus). Sarreren prezioa 36 eurotik garestiena 12 eurorakoa merkeena da.
Behin sarrera erosita autobuserako tokia erreserbatu behar da. Izan ere, Kursaal Eskura egitasmoaren muina da autobus batek Goierri garaiko herritarrak jaso, Donostiara eraman eta kontzertuaren amaieran nor bere herrira itzuliko dituela. Erreserba egiteko 943 73 72 02 telefonora deitu daiteke edo kultura@legazpi.eus helbide elektronikora idatzi daiteke. Autobusaren geralekua Saturnino Telleria kaleko errotonda da; ordua, 17:15a.
Ordu Gaztea
Langabetuek eta 30 urtetik beherako gazteek sarrerak 3 eu-roan erosi ahal izango dituzte: Ordu Gaztea izena jarri diote beherapen honi. Sarrerak aurrez erreserbatu behar dira autobusarekin egiten den moduan.
Doako autobuserako eta Ordu Gazterako izena eman daiteke jada Legazpiko kultur etxean. Epea zabalik egongo da maiatzaren 31ra arte.