Museoak musen egoitzak dira
Atzoko Museoen Nazioarteko Egunaren harira ekintzak prestatu dituzte Goierriko hainbat museok. Ateak ireki, ikuskizunak, tailerrak, doaneko bisitak eta abar antolatu dituzte astebururako.Atzo museoen nazioarteko eguna izan zen eta eskualdeko zenbait mu...
Atzoko Museoen Nazioarteko Egunaren harira ekintzak prestatu dituzte Goierriko hainbat museok. Ateak ireki, ikuskizunak, tailerrak, doaneko bisitak eta abar antolatu dituzte astebururako.
Atzo museoen nazioarteko eguna izan zen eta eskualdeko zenbait museok euren ateak zabalduko dituzte asteburuan eguna ospatu eta bizirik daudela erakusteko. Museoak egun ezagutzen ditugun moduan existitu baino lehen, objektu baliotsuak gordetzen ziren jada. Etxeetan edo tenpluetan gordetzen ziren. Latinean eta aintzinako grekeran topatu daiteke bere etimologiaren nolakotasuna. Museo hitzak musen egoitza esan nahi du, arte eta zientzien musak hain justu. Musak Parnasoan bizi ziren Apolo jainkoarekin batera. Musa horiek poesia, antzerkia, musika, dantza, astronomia eta komedia ziren, besteak beste.Egun museoek bildumak hartzen dituzte. Bilduma monografikoak gizakiaren jardun zehatzak erakusteko edota denboran aldatzen direnak.
Goierriko museoek bertakoen jardunei lotuta daude. Igartubeitik, Ezkion, euskal baserrien historiara hurbiltzeko grina du. Aurtengoan museoen eguna Museoak eta istorio eztabaidagarriak: museoetan esanezina esatea lelopean ospatuko dute. Eguzkilorea tailer didaktikoa egingo dute bihar 6 urtetik gorako haurrekin eta bihar zein etzi bi emanaldi egingo dituzte. Akerbeltz, las brujas y el conquistador animazio laburmetraia emango dute bihar 17:00etan eta etzi 12:00etan. Sorgin ehiza Zugarramurdiko Sorginen mu- seoak utzitako ikus-entzunezkoa emango dute bihar 17:30ean eta etzi 13:30ean.
Zumalakarregi museoan, Ormaiztegin, gaur gynkana bat egingo dute 6 eta 12 urte bitarteko haurrekin. Bihar Zergatik oihukatzen du ‘Guernica’-k tailerra egingo dute bonbardaketaren 80. urteurrenaren harira eta bihar zein etzi museoaren ateak irekiko dituzte.
Urretxuko Urrelur museoak euskal mitologiako pertsonaiak harri misteriotsuekin lotuko dituen ikuskizun bat ekarriko du gaur 17:00etatik aurrera. Mu- seoan elkartu, eta Gernikako Arbola plazan izango da ekitaldia.
Legazpin Langileen Ibilbideko 1950ko hamarkadako eskola doan ikusi ahalko da 17:30etik aurrera, bihar.