Pedro Agirre eta Naiara Peñagarikano Gipuzkoan txapeldun
GOIERRI // Gipuzkoako bola eta txapelketak larunbatean jokatu ziren, Ategorrietan (Donostia). Hiru txapeldunak goierritarrak dira. Bolan, gizonetan Pedro Agirre legazpiarra da txapeldun, eta emakumeetan Naiara Peñagarikano gabiriarra. Tokan, berriz, J...
GOIERRI // Gipuzkoako bola eta txapelketak larunbatean jokatu ziren, Ategorrietan (Donostia). Hiru txapeldunak goierritarrak dira. Bolan, gizonetan Pedro Agirre legazpiarra da txapeldun, eta emakumeetan Naiara Peñagarikano gabiriarra. Tokan, berriz, Juan Mari Iñurritegi legazpiarrak irabazi du. Euskadiko Txapelketarako sailkatu dira, ekainaren 10ean Gabirian jokatuko dena. Etzi, Añorgan, beterano, jubenil eta haurren Gipuzkoako txapelketa jokatuko da.