Ezpatek Zumarraga hartu dute
Herrian sortu berria den Armetxea Kultur Elkarteak antolatuta esgrima historiko erakustaldia egin dute Zelai Ariztin. Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Errioxa eta Burgosko zaletuak bildu dira.Ezpatek hartu zuten larunbatean Zumarragako Zelai Arizti parkea. He...
Herrian sortu berria den Armetxea Kultur Elkarteak antolatuta esgrima historiko erakustaldia egin dute Zelai Ariztin. Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Errioxa eta Burgosko zaletuak bildu dira.
Ezpatek hartu zuten larunbatean Zumarragako Zelai Arizti parkea. Herrian sortu berria den Armetxea Kultur Elkarteak antolatuta, esgrima historiko erakustaldia egin zuten lehen aldiz.Armetxea Kultur Elkartea Miguel Angel Juarez Zumarragan bizi den alacantar gaztearen ekimenez sortu da. Zumarragako elkarteak harreman zuzena dauka Euskal Herriko gisa honetako beste elkarte batzuekin ere, Donostia, Gasteiz edo Bilbokoarekin esaterako. Guztietako ordezkariak izan ziren larunbatean Zumarragan, baita Errioxatik eta Burgostik gerturatutakoren bat edo beste ere. Guztira 37 zaletu bildu ziren.
Tratatuak ikerketa iturri
Zaletuek ezpatak defentsarako erabiltzen zituzten garaia aztertzen dute, XIII. mendean hasi eta XIX. mendera arte, eta garai hartako ezpatekin lehiatzen dira. Zumarragara etorri zirenak esku eta erdiko ezpatekin eta ropero deiturikoekin lehiatu ziren. Bataren eta bestearen arteko ezberdintasun nagusiak «itxura bera, eta erabili izan ziren garaia» dira Juarezek azaldutakoaren arabera. Lehenengoak «XIII. mendetik XVI. mendera bitar-tean erabiltzen ziren. Kilo bat pisatzen dute, eta bi eskuekin erabiltzen dira». Bigarrenak Errenazimendu garaikoak dira, «ari- nagoak dira. Ezpatek ere garapena izan zuten eta ropero hauek borrokatzeko armadurarik erabiltzen ez zen garaian erabiltzen ziren». Txikiagoak izanik arropa azpian ezkutatzen ziren, hortik bere izena.
Esgrima historikoa arte martzialen esparruan kokatu du Juarezek, baina hori baino gehiago dela dio: «Ondare kultural bat da». Gaur egun eskura dituzten dokumentu historiko eta tratatuak aztertzen dituzte teknikak ezagutzeko, «ikerketa lan handia dago atzean», dio.
Erakustaldiaren ostean, Beloki pilotalekuan elkartu ziren guztiak zaletasunari buruz hitz egin eta gaiaren inguruan eztabaidatzeko.
Ekitaldia aurkezteko egin zuten prentsaurrekoan Mikel Serrano alkateak ekimena txalotu zuen. Jarduerak Antioko baselizarekin, Migel Lopez de Legazpirekin eta Legazpi dorretxearekin duen lotura azpimarratu zuen, eta hurrengo saioa festen baitan egingo dela aurreratu zuen.