Giro bikaina Beitia mendi martxan
Igandean Iñaki Beitiaren oroimenezko mendi martxa egin zuten Urretxu eta Zumarragan. 1.068 lagunek eman zuten izena eta, eguraldi bikaina lagun, ia guztiek bukatu zuten. Mendizaleek antolatzaileen lana txalotu zuten. Parte hartzaileen jatorriari dagok...
Igandean Iñaki Beitiaren oroimenezko mendi martxa egin zuten Urretxu eta Zumarragan. 1.068 lagunek eman zuten izena eta, eguraldi bikaina lagun, ia guztiek bukatu zuten. Mendizaleek antolatzaileen lana txalotu zuten. Parte hartzaileen jatorriari dagokionez, aipatzekoa da geroz eta azkoitiar gehiagok parte hartzen dutela. Aurten 100 mendizale baino gehiago etorri dira Urola Erdiko herritik.