Karlistak eta liberalak
Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko haurrekin gynkana egin zuten asteburuan Zumalakarregi museoan. Jokoetara 30 bat haur bildu ziren eta bi taldetan banatu zituzten: karlistak eta liberalak. Talde bakoitzak hamar froga bete zituen eta amaieran galdera ...
Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko haurrekin gynkana egin zuten asteburuan Zumalakarregi museoan. Jokoetara 30 bat haur bildu ziren eta bi taldetan banatu zituzten: karlistak eta liberalak. Talde bakoitzak hamar froga bete zituen eta amaieran galdera batzuei erantzun zien. Sariak jaso zituzten parte hartzaileek eta gynkana txokolate janarekin amaitu zuten.