Laubideko bakoitiak irisgarri dira jada
Amaitu dute Laubideko etxebizitza bakoitien eremua irisgarri bihurtzeko obra zibila. Orain, zuhaitzak landatzeko parterreak prestatzen ari dira. Lanak iazko aurrekontuetatik egin dituzte. Urtarrilean ekin zieten lanei eta, besteak beste, espaloiak berd...
Amaitu dute Laubideko etxebizitza bakoitien eremua irisgarri bihurtzeko obra zibila. Orain, zuhaitzak landatzeko parterreak prestatzen ari dira. Lanak iazko aurrekontuetatik egin dituzte. Urtarrilean ekin zieten lanei eta, besteak beste, espaloiak berdindu, eta oinezkoen zein ibilgailuen esparruak banandu dituzte kolore ezberdinekin. Lanek eragindako zirkulazio aldaketak bertan behera utzi dituzte.