Edukiontzien erabilpen okerra egiten dutenei informatzea eta sentsibilizatzea da helburua. Iturtxobidean eta Joan Amezketan ibili dira eta beste puntu batzuetara jotzea aurreikusten da
Hondakin bilketarako edukiontzien erabilpen okerrak Ordiziako herritarren haserrea eragin du, eta kexa ugari jaso dituzte udaletxean azkeneko hilabeteetan. Edukiontzien kanpoko aldean hondakinez betetako poltsak agertu dira maiz eta egoerari irtenbide bat bilatzeko eskakizuna egin dute bizilagunek. Horren aurrean, udalak kale hezitzaileak jarri ditu asteotan, Hondakin mahaiak eskatuta, edukiontziak dauden herriko hainbat puntutan.
Kale hezitzaileen helburua herritarrei hondakinak ondo bereizten laguntzeko informazioa ematea eta sentisibilizatzea da. Zabor poltsak edukiontzien kanpoko aldean uzten dituzten herritarrei Sasieta mankomunitatearen
Edukiontzien erabilpen gida banatzen diete.
Iturtxobidea eta Joan Amezketa kaleetan ibili dira lanean, baina orain arte bi puntu horietan bakarrik aritu badira ere, udalak edukiontziak dauden beste hainbat puntutako kexak jaso dituenez, kale hezitzaileek datozen egunetan kalean jarraituko dute, beharren arabera zehaztutako gunetan.
Bilketa datuak hobera
Ordiziako Udalak adierazi duenez, «Sasieta mankomunitateak emandako informazioaren arabera, hondakin bilketako datuak hobera egin du». Hala, «apiri-lean gaikako bilketa tasa %77koa izan zen». Dena dela, «oraindik hobetzeko tarte handia» dagoela gehitu du.
Hondakin mahaian gaikako bilketa tasa %85era iristea adostu zen.