Zeraingo Udaleko Herri bizitza batzordeak II. lehiaketa antolatu du 2017ko herriko jaiak iragarriko dituen egitarauaren azala eta urtekariaren azala aukeratzeko. Zeraindarrek hartu ahal izango dute parte lehiaketan, bi taldeetan banatuta. A taldekoen (...
San Joan bezperan banatuko dira sariak.
Zeraingo Udaleko Herri bizitza batzordeak II. lehiaketa antolatu du 2017ko herriko jaiak iragarriko dituen egitarauaren azala eta urtekariaren azala aukeratzeko. Zeraindarrek hartu ahal izango dute parte lehiaketan, bi taldeetan banatuta. A taldekoen (2005etik gaur arte jaiotakoak) lan irabazlea, herriko Andre Mari jaien egitarauaren azalerako izango da; B taldekoena (2004an edo aurretik jaiota-koak), berriz, urtekariaren azalerako.
Edozein kolore edo eratako lanak onartuko dituzte, beti ere, A4ko neurrian. Gaia, librea izango da. Lanak ekainaren 7rako aurkeztu beharko dira, Zeraingo udaletxean.
Sari banaketa
Sarietan 100 euro banatuko dituzte, i sari banatuko dituzte: A taldean bat eta B taldean bestea. Herritarrek osatuko dute epaimahaia: ekainaren 23an, San Joan bezperako festako iluntzean, herritarren bozka bidez egingo da aukeraketa. Irabazleen izenak eta sariak egu-nean bertan emango dira.