Zegama-Aizkorri maratoiaren inguruko Goierrira GHiltza saio berezia
Goierriko Hitzak eta Goierri Telebistak elkarlanean egiten duten Goierrira GHiltza saioaren seigarren atale eskainiko dute gaur. Oraingoan, saio berezia prestatu dute, igandean jokatuko den Zegama-Aizkorri mendi maratoia oinarri hartuta.
Batetik, Arkaitz Apalategi kazetaria, igandeko proban parte hartuko duten lau korrikalari goierritarrekin izango da. Ariane Vierbücher berriz, Alberto Aierbe antolakuntzako kidearekin izan da. Saioa gaur gaueko 22:00etatik aurrera emango du Goierri Telebistak. Bihartik aurrera berriz, goierri.hitza.eus eta gitb.eus webguneetan izango da ikusgai.