Ataunek 2 eta 1 aldeko du Herriarteko kanporaketa, Lazkaoren aurkako derbian
Iaz kanporatu izanaren ordaina eman nahi diete ataundarrek lazkaotarrei, igandean. Palan, Olaberria gaur ariko da Deban (1-1). Ordiziak 0-2koa irauli beharko dio Andoaini, bihar, Beti-AlainGipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketan, itzuliko jardunaldia...
Iaz kanporatu izanaren ordaina eman nahi diete ataundarrek lazkaotarrei, igandean. Palan, Olaberria gaur ariko da Deban (1-1). Ordiziak 0-2koa irauli beharko dio Andoaini, bihar, Beti-Alain
Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketan, itzuliko jardunaldia jokatuko dute Goierriko lau taldek. Eskuz, Lazkao-Ataun derbiaren bigarren zatia izango da arreta gune bat. Lazkaoko kiroldegian ariko dira, igandean 15:30ean.Ataun aurretik jarri da final zortzirenetako kanporaketan. Auzoeta kiroldegian, ostiralean, 2 eta 1 aurreratu zitzaion Lazkaori. Kadeteek galdu egin zuten (8-22), baina bai jubenilek (22-11), bai helduek (22-14) irauli zuten gero. Iaz, Lazkaok bazterreratu zuen Ataun, lehen parekatzean.
Palan, bizirik dirauten bi herriek konpromiso handi samarrak dituzte. Olaberriak du leunen sailkatzea. Igandean 1-1 berdindu zuen, Debarekin. Pare- kotasun estua izan zen bi neurketetan. Paleta larruz 31-35 galdu, eta pala motzean 40-39 irabazi zuen Olaberriak. Deban gaur dute itzulia (19:30, Aldats).
Ordiziak ezer gutxi egin ahal izan zuen Andoainen aurka: 2-0 atzetik dira. Larruz 35-25 eta motzean 40-28 galdu zuen. Bueltakoa bihar dute (20:10), Ordizian.
Haurrak Idiazabalen
Larunbatean, haurrek Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketaren finalak Idiazabalen jokatu zituzten. Alebinetan, banaka, Zubizarretak 16 eta 10 irabazi zion Irribarriari, Lapke-koen arteko deman. Infantil txapelduna Elosegi (Ilunpe) da, aurkaria ez baitzen aurkeztu.
Eskolarteko txapelketan, berriz, infantil nesken finala izan zen, eskuz binaka: Loinazpe-Ataunek (Perlines-Urrestarazu) 16, Oianguren-Zaldibiak (Mendizabal-Olano-Etxabe) 2.