Beasaingo udal trafiko ordenantzari buruz (II)
Zure kasuak animatu nau nirea ere azaltzera (Mª Isabel Elorza).Nire kasuan ere kamera bidez hartutako irudiak omen ziren; «zorioneko zu», 90 euro; nire kasuan 200 euro izan ziren.Beraiek bidalitako isunean nire autoaren matrikula gaizki jarria zegoe...
Nire kasuan ere kamera bidez hartutako irudiak omen ziren; «zorioneko zu», 90 euro; nire kasuan 200 euro izan ziren.
Beraiek bidalitako isunean nire autoaren matrikula gaizki jarria zegoenez ez nion jaramonik egin lehen aldian, bigarrena jaso nuenean udaletxera deitu eta nire autoa zela baieztatu zidaten, irudiak zeudela.
Ondoren, karta bat idatzi nuen Beasaingo Udalera, adinean aurrera noala eta ustekabean zeharkatuko nuela, lehen aldia zela hura modifikatu zutenetik pasatzen nintzela eta abar (ez dut oroitzen orain hiru urte zer motatako seinaleak egongo ziren). Alfer-alferrik ahalegina.
Lau orrialdetako gutun batekin erantzun zidaten legea alde zutela bertan bost edo sei artikulo aipatuz eta matrikula zenbakia gaizki jarri arren horretan hanka sartzeko eskubidea zutela (guk ez dugu eskubide hori dirudienez), honen aurrean zer egin? Isilik ordaindu gehiago okertu ez zedin.
200 euro eta epez kanpo ordaintzeagatik errekargoa, 230 euro denera!!
Hara itzultzeko gogoa kentzen duela zenion, dudarik ez, hiru urte hauetan ez dut berriro Beasain zapaldu.