Dantza garaikideen ikastaroa egingo dute Gazte Txokoan
Legazpiko Udaleko gazteria sailak dantza garaikideen ikastaroa antolatu du. Ikastaroa uztailean egingo dute Gazte Txokoan eta dantzatzea gustuko duten gaztetxoak animatu nahi dituzte, areago ikasturtean zehar dantza egiteko aukerarik ez badute izan.Ika...
Ikastaroa ekainaren 26an hasiko da eta uztailaren 21ean amaituko da. Parte hartu nahi dutenek hilabete osoko ikastaroa egin dezakete ala hamabost eguneko ikastaroa. Izena 8 urtetik gorako neskek zein mutilek eman dezakete. Bereziki mutilak animatu nahi dituzte. Astelehenetik ostiralera 10:30etik 11:30era izango da Gazte Txo-koan bertan.
Mutilen parte hartzea bultzatu nahi dute «estereotipoak apurtzeko». Izan ere, dantza egitea neskekin lotzen da, baina mutilek ere ikastaroaren aukera baliatu dezatela nahi dute udaleko Gazteria sailean.
Ikastaroa orain hamar urte antolatzen dute Legazpin eta urte hauetan guztietan Legazpiko gaztetxoentzat, «8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat dantza mota ezberdinak ikasteko aukera ezin hobea» bilakatu dela diote gazteria zerbitzutik.
Ikastaroaren azken egunean ikasitakoa erakusteko emanaldia egingo dute.
Izena hilaren 31ra arte eman daiteke kultur etxeko harreran edo 943 73 72 02 telefonora deituta.