Ekainaren 2rako bidali behar dira lanak txiste eta pasadizo lehiaketara
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak, 26. Euskarazko txiste eta pasadizo idatzien lehiaketa antolatu du. «Maite dugu umorea, barre egitea eta ondo pasatzea, ezta? Bada, are gehiago gozatzen dugu hori guztia euskaraz egiten dugunean», dio AEK-k.Hamase...
Hamasei urtetik gorako herritarrek har dezakete parte lehiaketan, eta baldintza bakarra bete behar da: txisteak edo pasadidozak euskaraz idatzita egotea, batuan edo euskalkian.
Ekainaren 2rako bidali behar dira lanak, goierri@aek.eus helbide elektronikora, izen-abizenak, helbidea tea telefono zenbaka jarrita.
Hiru sari
Goiztiri AEKren ikasleek osatuko epaimahaia, eta hiru sari banatuko dituzte. Irabazlearentzako, bost lagunentzako afaria izango da Ataungo Urbitarte sagardotegian. Bigarrenarentzat, berriz, bi lagunentzako afaria, gaueko egonaldia eta gosaria Zeraingo Oiharte sagardotegian. Hirugarrenarentzat, tableta.
Maiatzeko lehiaketa
Hilabeteroko galderari dagokionean, berriz, maiatzeko galdera ondorengoa da: Zenbatgarren euskarazko txiste eta pasadizo idatzien lehiaketa da aurtengoa?. Maiatzaren 31 da galdera erantzuteko azkeneko eguna. E-posta bidez (goierri@aek.eus) edo Whatsapp mezuaren bidez (607 635 687) bidali behar dira erantzunak, izen-abizenak eta telefono zenbakia ipinita.
Saria ondorengoa da: ekainaren 16an egingo duten ikasturte amaierako irteeran bi lagunentzako afaria dohainik.