Hitzaro elkarteak skate udalekuak antolatu ditu
ORDIZIA // Hitzaro Euskara Elkarteak udarako udaleku eskaintza zabaldu du. Goizetarako skate udalekuak eta ikastaroak antolatu dituzte, ekainaren 26tik uztailaren 21era. LH 3tik DBH 2. mailara bitartekoentzat izango dira. Matrikulak 55 euro balio du; H...
ORDIZIA // Hitzaro Euskara Elkarteak udarako udaleku eskaintza zabaldu du. Goizetarako skate udalekuak eta ikastaroak antolatu dituzte, ekainaren 26tik uztailaren 21era. LH 3tik DBH 2. mailara bitartekoentzat izango dira. Matrikulak 55 euro balio du; Hitzaroko bazkide eta familia ugarientzako 45 euro, eta egoera sozial berezian daudenentzako 25 euro. Ordutegiari dagokionez, 10:00etatik 13:00era bitarte izango da udalekua. Izena Hitzaro euskara elkartean eman behar da, hitzaro@gmail.com epostara idatziz edo 943 16 23 66ra deituz.