Lazkaon begiraleak hartzeko deia, udako aisia zerbitzurako
LAZKAO // San Benito ikastolak haurren udako aisialdi zerbitzurako begiraleak kontratatuko ditu. Udalekua udalak antolatu du. Izena maiatzaren 31rako eman behar da. Curriculuma kiroldegian utzi edo postaz bidali (umurgia@sanbenito.ikastola.net). Lan-po...
LAZKAO // San Benito ikastolak haurren udako aisialdi zerbitzurako begiraleak kontratatuko ditu. Udalekua udalak antolatu du. Izena maiatzaren 31rako eman behar da. Curriculuma kiroldegian utzi edo postaz bidali (umurgia@sanbenito.ikastola.net). Lan-poltsa bat osatuko dute. Begirale titulua, EGA eta DBHko titulua behar dira. Udalekua ekainaren 26tik uztailaren 28ra da (10:00-13:00). Egunean 1,5 ordu gehiago lan egingo du.