Santa Barbara eguna ospatuko dute segurarrek igandean
Ohiturak agintzen duen bezala, igandean, 09:00etan, egingo dute meza Segurako Santa Barbara ermitan. Aurretik, ordea, Kortaberriko auzotarrek prestatutako kafearekin, anisarekin eta gailetekin indarrak hartzeko aukera izango dute Santa Barbara igotzen ...
Kanpai berria
Aurten meza ematen, Santos Beloki ariko da, Patxi Albisuren ordez. Aurreko hilabeteetan Kortaberriko auzotarrek auzolanean ermitan jarri duten kanpai berria estrenatzeko ardura Laureano Telleriak izango du.